75 mendizalek parte hartu dute Artikutzara egindako irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urr. 20a, 11:54

Lagun Onak Mendi Bazkunak igandean egin zuen txangoa, eta adin guztietako mendizaleak animatu ziren parte hartzera.

75 lagun inguruk parte hartu zuten joan zen igandean Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta Artikutzara egin zuten mendi irteeran. Adin guztietako mendizaleak animatu ziren parte hartzera, eta hamabi kilometro inguruko ibilbidea osatu zuten, baso zoragarrietan barrena. Eguraldia ere alde izan zuten, eta txistuarekin eguna musikatu zuenik ere izan zen. Beraz, ezin gehiago eskatu igandeari. Hemen ikus daiteke argazki galeria osorik.