Artikutzara egun pasa antolatu du Lagun Onakek urriaren 16rako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urr. 5a, 08:43
Artikutzako irudi bat. (Goizuetako Udala)

Lagun Onaken webgunean eman daiteke egun osoko irteerarako izena. Haurrei, gaztetxoei zein helduei zuzendutako mendi ibilaldia izango da.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Artikutzara egun pasa antolatu du urriaren 16rako, igandea. Haurrei, gaztetxoei zein helduei zuzendutako mendi ibilaldia izango da, eta Artikutza inguruak eta basoak ezagutzeko parada izango dute parte hartzaileek.

Lagun Onaken webgunean eman daiteke egun osoko irteerarako izena. Txangoaren egunean, 09:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Autobusean bertan ordaindu beharko da bidaia: haurrek eta bazkide diren helduek, bost euro; eta bazkide ez diren helduek, hamar euro.