Herniora irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko ira. 13a, 14:30
Zelatungo erromeria, duela bi aste. (Ihintza Elustondo)

Abuztuko etenaldiaren ostean, berriro bueltan dira Lagun Onak MBren mendi irteerak. Igandean Herniora joango dira haurrak, gaztetxoak nahiz helduak.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Herniora ibilaldia antolatu du datorren iganderako, irailak 18, haurrei, gaztetxoei eta helduei zuzenduta. 09:00etan jarri dute hitzordua anbulatorioaren aurrean: batzuk oinez abiatuko dira handik, eta besteak autobusez joango dira Bidania-Goiatzera, handik gailurrera igotzeko. Denak autobusez itzuliko dira, eta ibilgailu hori 17:00etan abiatuko da Errezildik. Ibilaldian parte hartzeko, nahitaezkoa da Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunearen bitartez izena ematea. Animatu!