41 mendizalek hartu zuten parte Europako Mendietako irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko uzt. 18a, 10:43

Uztailaren 9ko eta 10eko asteburuan egin zuen ibilaldia Lagun Onak Mendi Bazkunak.

Uztailaren 9ko eta 10eko asteburuan Europako Mendietan izan ginen, elkarteak urtero egin ohi duen irteera klasikoetako batean. 41 mendizaleko talde bikaina animatu zen eta, larunbatean, gehienek aukeran genituen bi bideetatik luzeena egin zuten. Igandean, berriz, 20 bat lagun animatu ziren La Viornako igoera egitera. Zeru urdina, eguzki ederra eta giro ezin hobea izan genituen asteburu osoan, ezin gehiago eskatu!

Argazki galeria osoa esteka honetan duzue: labur.eus/picos2022