Osatu dugu Azpeitia-Iruñea egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko uzt. 11a, 16:56

64 mendizalek parte hartu zuten Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako egitasmoaren azkeneko etapan.

Uztailaren 2an osatu genuen Azpeitia-Iruñea egitasmoa: bost etapa atseginetan banatuta, gure herria eta Nafarroako hiriburua lotu dituen 102 kilometro eta 4.500 metroko malda positiboko ibilbidea.

64 mendizale animatu ziren azkeneko txangoa egitera; eguraldia lagun, Iruñerriko paisaia ederrez gozatzeko aukera eman zigun ibilbideak. Gero, Iruñean bazkari eder batekin borobildu genuen eguna. Handik, batzuk Azpeitira bueltatu ziren, eta beste batzuek Larhunera joateko indarrak atera zituzten, Gure Eskuren Pirinioetako Bidea egitasmoan parte hartzeko.

Laburbilduz, gustura gelditu ginen igarotako egunarekin, eta gustura, oro har, Azpeitia-Iruñea egitasmo osoarekin. Eta bai, hasiak gara datorren urtekoa prestatzen!

Azpeitia-Iruñea egitasmoaren azken eguneko argazki galeria osoa honako esteka honetan duzue ikusgai: labur.eus/irunea5