Lagun Onak Mendi Bazkunak merkealdian jarriko du materiala

Lagun Onak Mendi Bazkunaren kamiseta bat.

Lagun Onak Mendi Bazkunak 75. urteurrena ospatuko du bihar, eta horren harira, ohi baino merkeago salduko dute elkarteko materiala bihar eguerdian plazan jarriko duten postuan.

Lagun Onak Mendi Bazkunak postu berezia jarriko du bihar, larunbata, plazan, 75 Urte Eguna dela eta. Biltegian aurkitu duten material guztia plazaratuko dute, eta helburua garbiketa egitea denez, prezioak jaitsi dituzte. Kamisetak hamar eurotan eskuratu ahal izango dira, jertseak hogei eurotan, txapelak bost eurotan… Gertu bazabiltza, ez galdu elkarteko materiala prezio oso onean eskuratzeko aukera.