Giro onean ospatu dute Santa Engraziko Eguna

Lagun Onak Mendi Bazkunak joan zen igandean ospatu zuen festa eguna, bi urteko etenaldiaren ostean.

Joan den igandean ospatu genuen Santa Engraziko Eguna. Eguraldi makurra egin zuen, eta eguna ere xelebrea zen, jende askorentzat opor amaiera zelako. Baina, azkenean, helduz zein gaztetxoz osatutako talde txukuna animatu zen, bai ibilaldia Azpeititik egitera, bai  antolatutako ekintzetan parte hartzera.
 
Beste behin ere, eskerrik beroenak eman beharrean gaude igandekoa bezalako egunetan antolaketa lanetan parte hartzera animatzen diren boluntario guztiei. Zer ginatekeen gu zuen eskuzabaltasunik gabe… Datorren urtera arte!
 
Argazki galeria osoa labur.eus/santaengrazi2022 estekan duzue ikusgai.