Osteguna da bazkarirako gonbidapenak jasotzeko azken eguna

Lagun Onak Mendi Bazkunaren zuzendaritza batzordeko kide izandakoek 75 Urte eguneko bazkarirako gonbidapenak eskura ditzakete elkartearen tabernan. Gainera, osteguna izango da bazkarirako txartelak erosteko azken eguna.

Lagun Onak Mendi Bazkunaren zuzendaritza batzordeko kide izan al zara? Hala bada, larunbateko 75 Urte eguneko bazkarirako gonbidapen bat duzu zain. Elkarteko tabernan eskura daiteke gonbidapena, baina ez lokartu, osteguna baita horiek jasotzeko azken eguna.

Osteguna da, baita ere, bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Zeren zain zaude? Mundiala izango da!