Aitzorrotzera ibilaldia antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 26a, 09:29
Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, ibilaldia egingo dute igandean, abenduak 1, Aitzorrotzera (Gipuzkoa). Bolibartik (Eskoriatza, 363 metro) abiatuko dira, eta 736 metroko garaiera duen Aitzorrotzera joango dira; gaztetxoekin egiteko zazpi kilometro inguruko ibilaldia izango da.\ \ Igandean, 09:00etan abiatuko dira anbulatorio aurretik, eta goiz partean egingo dute txangoa. Bazkideek hiru euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, berriz, bost euro. Izen-ematea Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean egin behar da osteguneko –azaroak 28– 21:00ak baino lehen.