Lagun Onak MBk bilera deitu du 2019an egin nahi duen Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea antolatzeko

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 14a, 10:15
Lagun Onak MBko zuzendaritzak elkarteko bazkideei eta ibilaldietan partaide ditugun lagunei laguntza eskatu nahi die 2019. urtean gauzatu nahi den egitasmo nagusirako.\ \ 2019. urtean, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea, GR-38 a, Rufino Arroiaberen ibilbidea izenarekin ere ezagutzen dena, osatu nahi da. Mendeetan zehar merkataritzarako erabiltzen zen ibilbide hori zortzi etapatan egingo dugu, oinez. Urtarrilean Bermeon (Bizkaia) hasi eta urrian Oionen (Araba) bukatuz, Arabar Errioxako mahastien usain gozoa, Arabako lautadaren edertasuna, Urkiolako arroken sendotasuna eta kostaldeko kresala sentituko ditugu, besteak beste.\ \ Azken bi urteetan era honetako bi ibilbide osatuta (Azpeitia-Hazparne eta Azpeitia-Bilbo), hirugarren bat egitea da helburu. Egitasmo hauek antolatzea zenbat kostatzen den ikasia dugu, eta hirugarrena ere ahalik eta ondoen antolatzeko laguntza behar dugu.\ \ Horretarako, bilkura ireki batera dei egiten zaituztegu: azaroaren 19an, astelehena, 19:30ean izango da, elkartean. Bertan. 2019. urteko egitasmoa antolatzen hasiko gara: GR-38aren aurkezpena, ibilaldien egunak, etapen ikuskaketak...\ \ Zain gelditzen gara.