Oiartzun-Minetako bira ibilaldia prestatu dute mendizaleek iganderako, gaztetxoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko aza. 12a, 08:44

Goiz ibilaldia izango da: 09:00etan irtengo dira Azpeititik eta 15:00 alderako itzuliko dira herrira. Osteguneko 21:00ak baino lehen eman behar da parte hartzeko izena.

Bereziki gaztetxoei zuzendutako irteera antolatu du Lagun Onak mendi Bazkunak datorren astebururako. Igandean, azaroak 18, Oiartzun-Minetako bira ibilaldia egingo dute mendizaleek. Goiz ibilaldia izango da: 09:00etan irtengo dira autobusez Azpeititik, anbulatorio aurretik, eta 15:00 alderako itzuliko dira herrira.

Ostegunean 21:00etan itxiko du Lagun Onak MBk izena emateko epea, www.lagunonakmb.org webgunean. Mendizaleen elkarteko bazkide direnek 3 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 4 euro.