Lagun Onak Mendi Bazkunak egun guztiko irteera antolatu du datorren iganderako, uztailaren 15erako. Laga hondartzatik San Pedro Atxarrera igoko dira, eta Laida hondartzan bukatuko dute ibilaldia. \
\
Igandean, 09:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Lagaraino joango dira parte-hartzaileak autovusez, eta han PR bidea jarraituz Akorda eta San Pedro Atxarre inguruetan ibiliko dira. Bederatzi kilometro inguruko txangoa egingo dute. Laida hondartzan bazkalduko dute, eta 17:00etatik 18:00etara piraguan ibiltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.\
\
Ibilaldirako izena emateko azken eguna osteguna izango da, eta www.lagunonakmb.org webgunean egin daiteke izen-ematea. Lagun Onak Mendi Bazkunako bazkideek lau euro ordaindu beharko dute autobusa; bazkide ez direnek, sei euro. Piraguan ibili nahi dutenek beste zazpi euro ordaindu beharko dute.