Zabalik dago Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren laugarren etaparako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko mar. 28a, 09:41
Eman daiteke izena Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren laugarren etapan. Apirilaren 14an egingo dute Elantxobetik Bermeora arteko ibilbidea, eta bertan parte hartu nahi dutenek apirilaren 12a baino lehen eman beharko dute izena. \ \ Laugarren etapan parte hartuko duten lagunak anbulatorio aurretik autobusez irtengo dira Elantxobera, 08:00etan anbulatorioaren aurretik abiatuta. Hara iristean hasiko dira ibiltzen, eta OgoƱo ondotik Lagako hondartzara iritsiko dira. Handik Akorda auzora igoko dira, eta ondoren, San Pedro Atxarreko baselizara joango dira, Laidako hondartzara jaisteko gero. Txalupaz Sukarrietara joango dira, eta Mundakatik pasatuta, Bermeora iritsiko dira. Lagun Onak MBren aurreikuspenen arabera, parte-hartzaileak 16:00-16:30ak aldean iritsiko dira Elantxobera. \ \ Ibilbidean bi geldialdi egingo dituzte. Aurrena 15 minutukoa izango da, hamaiketakoa egiteko baliatuko dutena. Bigarrena, berriz, 30 minutukoa, bazkaltzeko erabiliko dutena. Norberak eraman beharko du jatekoa. \ \ Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren laugarren etaparako izena www.lagunonakmb.org webgunean edo Xiriako gozotegian eman daiteke, apirilaren 12a bitartean. Mendi bazkunako bazkideek zortzi euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, berriz, hamar euro. \ \ Joan zen urtarrilean jarri zuen martxan Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoa Lagun Onak mendi bazkunak. Guztira, zortzi etapa antolatu dituzte, denak 20-25 kilometro artekoak dira, eta GR eta PR izeneko ibilbideetan zehar egingo dituzte. Dagoeneko hiru inbilaldi osatu dituzte: Azpeitia eta Deba artekoa (1. etapa) eta Debatik Lekeitiora artekoa (2. etapa) eta Lekeitiotik Elantxobera artekoa (3. etapa).