Kirola eta aisia uztartuta, egun ederra pasatu zuten mendizaleek zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko mar. 26a, 11:20

Hamazazpi lagunek egin zuten zapatuan Donostia eta Pasaia arteko mendi ibilaldia. Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako irteeran, kirola eta aisia uztartu zituzten parte-hartzaileek; izan ere, mendi bueltaz gain, sagardotegian geldialdia egin zuten. Goizean, Zurriola hondartzatik abiatu ziren Pasaiara oinez, Ulian barrena igota. Gero, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian bazkaldu zuten.

Argazki bilduma osoa Lagun Onak Mendi Bazkunaren Flickr kontuan ikus daitezke.