Gaztetxoen eskualdeko ibilaldi neurturako izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko mar. 2a, 08:57
Martxoaren 11n gaztetxoen eskualdeko ibilaldi neurtua izango da Orion, eta hara joateko autobusa aterako da Azpeititik. 08:00etan abiatuko dira anbulatoio aurretik. \ \ Ibilaldi neurtuak bi ibilbide izango ditu: motza, bi ordu eta erdikoa; eta luzea, hiru ordu eta erdikoa. Goiz ibilaldia izango da, eta Lagun Onak MBren webunean eman daiteke izena. Bazkideek bi euro ordainduko dute, eta gainontzekoek hiru euro. Martxoaren 8ko 21:00ak bitartean eman daiteke izena. \ \ Informazio guzia 'www.lagunonakmb.org' helbidean lortu daiteke.