Udan Pirinioetan trekking egiteko izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | Kirolak | Argazkia
2018-03-01 09:06

Lagun Onak Mendi Bazkunak Pirinioetan trekking egiteko irteera antolatu udarako, eta izena emateko epea zabalik da otsailaz geroztik. Hogeita bost laguntentzako lekua izango da irteeran, eta elkarteko bazkideek lehentasuna izango dute izena ematerako orduan. Martxoaren 28a baino lehen, soilik bazkideak inskritatu daitezke, eta egun horretatik aurrera edozeinentzat egongo da zabalik izen-ematea.

Uztailaren 30etik abuztuaren 11ra bitartean egingo dute mendi ibilaldia. Izena Azpeitiko Halcon bidaia agentzian eman behar da, eta aurrez 300 euro ordaindu beharko dira. Lagun Onakek adierazi du han emango dietela interesdunei informazio osoa. Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatuta egotea.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa