103 herritarrek egin dute Azpeitia-Bilbo 2018ko bigarren etapa, eguraldi bikaina lagun

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | Aisia | Argazki galeria
2018-02-26 10:08

Joan den zapatuan, hilaren 24an, egin zuten Lagun Onak MBk antolatutako Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren bigarren etapa, Debatik Lekeitiora artekoa Guztira, 103 lagunek egin zuten ibilbidea, eguraldi eta giro ederra lagun zutela; berorik egin ez bazuen ere, ibiltzeko eguraldi aproposa izan zuten. Hazparnetik hamar lagun animatu ziren egitasmoaren bigarren etapara.

Parte-hartzaileak 08:00etan hartu zuten autobusa Debara, eta 08:45 aldera hasi ziren ibiltzen Mutriku aldera, GR-121 ibilbidea jarraituta. Mutrikutik igaro ostean, Galdona auzorantz hartu zuten txangoan parte hartzen ari ziren lagunek, eta hango aterpetxean egin zuten aurreneko geldialdia, sabelak betetzeko. Ondoren, Saturrarandik jarraitu zuten aurrera, Ondarroara iritsi arte. Ibilbidearen zati horretan igo zituzten parte-hartzaileek maldarik handienak. Gero, Berritxu gainetik Asterrika auzora joan ziren, Zelaia ingurutik Mendexako kanpinera iritsi arte. Bertan egin zuten eguneko geldialdi luzeena, bazkaltzeko aprobetxatuz.

Bazkalostean Lekeitiora gelditzen ziren bi kilometroak egin zituzten, eta 15:30 ingururako parte-hartzaile guztiak Lekeition ziren. 

Bigarren etapa amaituta, dagoeneko hirugarren irteeraren zain daude antolatzaileak zein parte-hartzaileak.  Lekeitiotik Elantxobera arteko ibilbidea martxoaren 17an egingo dute, eta datozen egunetan jakinaraziko dituzte izen-ematearen inguruko xehetasunak.

Bigarren etapako argazki gehiago, hemen. Horrez gain, honako bideo hau egin du Lagun Onak MBk:

 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa