Bihar itxiko da Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren bigarren etaparako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | Aisia | Argazkia
2018-02-21 09:32

Zapatuan egingo dute Azpeitia-Bilbo egitasmoaren bigarren etapa, eta bihar, hilak 22, itxiko da bertan parte hartzeko izen-emate epea. Lagun Onak mendi bazkunaren taberna itxita dagoenez, ibilaldian parte hartu nahi dutenek www.lagunonakmb.org webgunean edo Xiriako gozotegian eman dezakete izena. Mendi bazkunako bazkideek 6 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, aldiz, 8 euro.

Bigarren ibilaldia Debatik Lekeitiora artekoa izango da. Parte-hartzaileak anbulatorio aurretik autobusez irtengo dira Debara, 08:00etan. Han ekingo diote ibilbideari, eta GR-121 errepitea jarraituta Mutriku eta Ondarroa igaroko dituzte. Ondoren, Berritxu aldetik Asterrikara joango dira, geroago Zelaia eta Mendexa ingurutik pasa, eta Lekeitiora iritsi arte. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, parte-hartzaileak 15:00-15:30 inguruan iritsiko dira Lekeitiora. Ibilbidean zehar bi geldialdi egingo dituzte. Aurrena 15 minutukoa izango da, hamaiketakoa egiteko. Bigarrena, berriz, 30 minutukoa, bazkaltzeko. Norberak eraman beharko du jatekoa.

Joan zen urtarrilean jarri zuen martxan Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoa Lagun Onak mendi bazkunak. Guztira, zortzi etapa antolatu dituzte, denak 20-25 kilometro artekoak dira, eta GR eta PR izeneko ibilbideetan zehar egingo dituzte.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa