Eman daiteke izena Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren bigarren etaparako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko ots. 14a, 11:49
Zabalik dago Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren bigarren etapan parte hartzeko izen-ematea. Bigarren ibilaldia, Debatik Lekeitiora artekoa, otsailaren 24an egingo dute, eta bertan parte hartu nahi dutenek hilaren 22a baino lehen eman beharko dute izena. \ \ Parte-hartzaileak anbulatorio aurretik autobusez irtengo dira Debara, 08:00etan. Han ekingo diote ibilbideari, eta GR-121 errepitea jarraituta Mutriku eta Ondarroa igaroko dituzte. Ondoren, Berritxu aldetik Asterrikara joango dira, geroago Zelaia eta Mendexa ingurutik pasa, eta Lekeitiora iritsi arte. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, parte-hartzaileak 15:00-15:30 inguruan iritsiko dira Lekeitiora.\ \ Ibilbidean zehar bi geldialdi egingo dituzte. Aurrena 15 minutukoa izango da, hamaiketakoa egiteko. Bigarrena, berriz, 30 minutukoa, bazkaltzeko. Norberak eraman beharko du jatekoa. \ \ Izen-ematea www.lagunonakmb.org webgunean edo Xiriako gozotegian egin daiteke. Mendi bazkunako bazkideek 6 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, aldiz, 8 euro. \ \ Joan zen urtarrilean jarri zuen martxan Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoa Lagun Onak mendi bazkunak. Guztira, zortzi etapa antolatu dituzte, denak 20-25 kilometro artekoak dira, eta GR eta PR izeneko ibilbideetan zehar egingo dituzte. Honako hauek dira Azpeitia-Bilbo 2018ko hurrengo etapak.\ \ \ 2- Deba-Lekeitio. 21 kilometroko ibilbidea. Otsailaren 24an, zapatua.\ \ 3- Lekeitio-Elantxobe. 21 kilometro. Martxoaren 17an, zapatua.\ \ 4- Elantxobe-Bermeo. 23 kilometro. Apirilaren 14an, zapatua.\ \ 5- Bermeo-Bakio. 18 kilometro. Maiatzaren 12an, zapatua.\ \ 6- Bakio-Plentzia. 23 kilometro. Ekainaren 16an, zapatua.\ \ 7- Plentzia-Getxo. 22 kilometro. Irailaren 15ean, zapatua.\ \ 8- Getxo-Bilbo. 17 kilometro. Urriaren 20an, zapatua.