Lagun Onak mendi bazkunaren batzordeak ohar hau zabaltzea nahi du, kontrabandoko tabakoa saltzeagatik Mendizaleen taberna hiru hilabetez itxiko dutela-eta azken egunetan zabaldu den albistearen harira.
\
\
- Lagun Onak mendi bazkuna da albiste honekin atsekaberik handiena hartu duena.
\
\
- Lagun Onak mendi bazkunak taberna errentaturik dauka, eta haren kudeaketa guztia errentadunen eskuetan dago.
\
\
- Hiru hilabetez elkarteko taberna ixtea bertako errentadunek izandako axolagabekeriaren errua da.
\
\
- Lagun Onak mendi bazkunak, errentadunen ahotik, abenduaren 4an izan zuen guzti horren berri (itxiera data oraindik zehaztu gabe zegoen).
\
\
- Lagun Onak mendi bazkunak urteko batzar nagusian eman zien horren berri bertaratu ziren bazkideei.
\
\
- Lagun Onak mendi bazkunak urtarrilaren 2an jakin zuen errentadunen ahotik taberna otsailaren 28an itxiko dela.
\
\
- Lagun Onak mendi bazkunak hartu beharreko neurriak hartuko ditu errentadunarekin.
\
\
- Lagun Onak mendi bazkunak 2018ko ekintzak aurrera aterako ditu.
\
\
- Lagun Onak mendi bazkunak atsekabea adierazi nahi die bazkideei nahiz tabernako bezeroei, guzti honek sor ditzazkeen eragozpenengatik.