Abenduaren 12tik 14ra izango da Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko abe. 7a, 10:55
Abenduaren 12tik 14ra bitartean izango da Mendi Astea. Hiru hitzaldi izango dira hiru egun horietan, eta hilaren 15ean Lagun Onak Mendi Bazkunak urteko batzar nagusia egingo du.\ \ Hilaren 12an, asteartea, Mikel Sarasolak 'Kayaka soinean munduko uretan' solasaldia eskainiko du 21:00etan, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan. Abenduaren 13an, asteazkena, Ihintza Elsenaar-ek 'Hodeien iruleak' solasaldia eskainiko du, 21:00etan hasita, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan. Hilaren 14ko hitzaldia, berriz, Joxe Ramon Agirre 'Marron'-ek eskainiko du. 'Naturaren hitzak. Zelanda berria' izenburupean eskainiko du hitzaldia, 21:00etik aurrera, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.\ \ Mendi Asteari bukaera urteko batzar nagusiarekin emango dio Lagun Onakek. Hain zuzen ere, 2017ko egitasmoen balorazioa, diru kontuen aurkezpena eta onarpena, 2018rako aurrekontuaren aurkezpena nahiz onarpena eta 2018rako ekintzen aurkezpena egingo dituzte. Ondoren afaria egingo dute, eta aurrez izena eman behar da.\