Lagun Onakek Santa Barbarara irteera antolatu du zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | Kirolak | Artikulua
2017-11-13 11:53

Nahi duenak, Urretxuko Aikur erle museroa joateko aukera izango du. Interesa dutenek osteguna baino lehen eman dezakete izena, elkartearen webgunean.

Lagun Onak mendi bazkunak ibilaldia antolatu du hilaren 19rako, zapaturako. 08:30ean elkartuko dira anbulatorio aurrean, eta Elosutik Santa Barbarara joango dira mendizaleak. Ondoren, nahi duenak, Urretxuko Aikur erle museora joateko aukera izango du, 13:00etatik 14:00etara bitartean. Sarrera bi eurokoa izango da, eta zazpi urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute museora. Handik, herrira itzuliko dira autobusez.

Izena osteguna baino lehen eman behar da, elkarteko webgunean. Bazkideek bi euro ordainduko dute, eta gainontzekoek hiru euro. Erle museorako sarrera aparte ordainduko da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa