Degurixa-Andarto ibilaldia antolatu du Lagun Onak MBk zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko urr. 24a, 10:06
Lagun Onak mendi bazkunak Degurixa-Andarto ibilaldia antolatu du datorren zapaturako, urriaren 28rako. Egun osoko irteera izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta ibilbidea 7 ordu ingurukoa izango da. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek, ostegunera bitartean egin dezakete izen-ematea, mendi bazkunaren webgunean edo Eliz Kalean duen tabernan.Osteguna gaueko 9 ak baino lehenago. \ \ Lagun Onakeko bazkide direnek 4 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek 6 euro. Parte-hartzaileak 08:00etan irtengo dira autobusez, anbulatorio aurretik.