Zumaia-Deba irteera antolatu du Lagun Onak MBk iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko urr. 19a, 08:57
Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, Zumaia-Deba ibilaldia egingo dute igandean, urriaren 22an. Egun osoko irteera izango da, eta ibilbideak 13 kilometro izango ditu guztira. Irteeran parte hartu nahi dutenek gaur, osteguna, izango dute izen-ematea egiteko azken aukera, lagunonakmb.org webgunean. ( http://www.lagunonakmb.org/eu/berriak/329-zumaia-deba-ibilaldia)\ \ Izen-ematea 2 euro ordaindu beharko dute mendi bazkunako kide direnek. Gainerakoek, berriz 4 euro. Parte-hartzaileak, igandean 09:00etan autobusez irtengo dira Azpeitiko anbulatorio aurretik.