Bi irteera antolatu ditu Lagun Onak MBk urriaren 7rako eta 8rako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko ira. 27a, 13:13

Urriaren 7an Errioxara egingo dute irteera, eta hilaren 8an, berriz, BBT irteera egingo dute Azpeitia inguruetan. Errioxara joan nahi dutenek urriaren 4a, asteazkena, baino lehen egin beharko dute izen-ematea.

Lagun Onak Mendi Bazkunak bi irteera antolatu ditu urriko bigarren astebukaerarako. Urriaren 7an, zapatuan,  Errioxa aldera joango dira. Han, La Poblacion-Leon Dormido ibilaldia egingo dute, eta ondoren, Luis R upategian bazkaria egingo dute. 

Urriaren 7an bertan irtengo dira autobusez Errioxara, 07:00etan anbulatorio aurretik. Autobuses La Poblacion herrira joango dira, eta handik Leon Dormido mendia igoko dute irteeran parte hartzen duten herritarrek. 8 kilometroko itzulia egin ostean, La Poblacionera bueltatuko dira. Ondoren, Lantziegoko Luis R upategira joango dira. Hura ezagutzeaz gain, sabelak betetzeko tartea hartuko dute, bazkaria eginda. Antolatzaileek aurreikusten dutenez, 17:00ak aldera itzuliko dira Azpeitira. 

Errioxara joan nahi dutenek, urriaren 4a baino lehen eman beharko dute izena mendi bazkunaren tabernan edo www.lagunonakmb.org webgunean. Autobuserako izen-ematea 6 euro ordaindu beharko dute Lagun Onakeko bazkide direnek. Ikasleek eta langabetuek, aldiz, 4 euro. Gainerakoek 10 euro. Upategiko bazkaria eta bisita 50 euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan egingo da ordaina upategian bertan. 

BBT Irteera, iganderako

Urriaren 8rako BBT irteera antolatu du Lagun Onak MBk. 09:00etan jarri dute hitzordua kiroldegi aurrean. Handik, Iraeta aldera joango dira, eta Arroa Beheara igarota, Oikiatik eta Aizarnazabaldik pasatuko dira. Ibilbidea amaitzeko, Azpeiti aldera itzuliko dira. Behin irteera bukatuta, parte-hartzaileek mokadutxoa egingo dute Lasaoko Elkartean.

Mugikorrerako GPS ikastaroa

Urriaren 9an, aldiz, mugikorrean GPSa erabiltzeko ikastaroekin hasiko dira. Oraindik badaude plaza batzuk izena eman nahi dutenentzat. 

Oruxmaps –mendiko nabigazioetarako mugikorreko aplikazioa– erabiltzen ikasiko dute ikastaroan parte hartzen dutenek. Aplikazioaren menua eta konfigurazioa edo ibilbideen eta datuen grabazioa nola egin irakatsiko dute antolatutako saioetan. Horrez gain, WPTs, track-ak eta Ibilbideak zein datuak exportatzen eta partekatzen ikasiko dute saioetan parte hartzen dutenek, baita bilbideen analisia, estadistikak eta grafikoak egiten ere. Mapak jaisteko argibideak ere jasoko dituzte, mendiko segurtasunerako aplikazioa, Alpify, nola erabili ikastearekin batera.

Ikastaroa bi saiotan eskainiko dute, urriaren 9an eta 10ean (asteartea eta asteazkena), 18:30etik 21:30era, mendi bazkunaren egoitzan (Eliz Kale 21). 

Lagun Onak Mendi Bazkunako bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, 65 euro. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek lagunonakmb.orgatarian eman beharko dute izena, urriaren 4a baino lehen.