Mendirako erabilgarri diren mugikorreko aplikazioak erabiltzeko ikastaroa antolatu du Lagun Onak MBk

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko ira. 19a, 13:03
Oruxmaps eta Alpify aplikazioak nola erabili ikasteko ikastaroa antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, urriaren 9rako eta 10erako. Bertan, bi aplikazioak kudeatzen irakatsiko dute, mendian orientazioa eta segurtasuna lortzeko, azalpen teorikoen eta ariketa praktikoen bidez. Smartphones Android sistema duten mugikorretara zuzenduta dago ikastaroa.\ \ Oruxmaps –mendiko nabigazioetarako mugikorreko aplikazioa– erabiltzen ikasiko dute ikastaroan parte hartzen dutenek. Aplikazioaren menua eta konfigurazioa edo ibilbideen eta datuen grabazioa nola egin irakatsiko dute antolatutako saioetan. Horrez gain, WPTs, track-ak eta Ibilbideak zein datuak exportatzen eta partekatzen ikasiko dute saioetan parte hartzen dutenek, baita bilbideen analisia, estadistikak eta grafikoak egiten ere. Mapak jaisteko argibideak ere jasoko dituzte, mendiko segurtasunerako aplikazioa, Alpify, nola erabili ikastearekin batera.\ \ Ikastaroa bi saiotan eskainiko dute, urriaren 9an eta 10ean (asteartea eta asteazkena), 18:30etik 21:30era, mendi bazkunaren egoitzan (Eliz Kale 21). \ \ Lagun Onak Mendi Bazkunako bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, 65 euro. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek lagunonakmb.org atarian eman beharko dute izena, urriaren 4a baino lehen.