Erniora irteera antolatu du Lagun Onak MBk iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko ira. 12a, 10:00
Igandean, irailaren 17an, Erniora egun-pasa egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Anbulategi aurrean jarri dute hitzordua 09:00etan, eta Trintxera aldera abiatuko dira autobusez. Handik Erniora igo, Zelatunera jaitsi, eta han bazkaldu ostean, Zelatungo erromeriaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean Errezilera jaitsiko dira, han autobusa hartu eta etxera itzultzeko. \ \ Izen-ematea elkarteko tabernan edo www.lagunonakmb.org webgunean egin behar da. Mendi Bazkunako bazkideek 2 euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta gainerakoek 4 euro.