Azpeitia-Hazparne egitasmoaren bideoa eskuratzeko deialdia zabaldu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko ira. 5a, 15:46
Azpeitia-Hazparne egitasmoaren laburpen bideoa eskuratu nahi dutenei deia luzatu die Lagun Onak MBk. Bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrenaren harira, 'Azpeitia-Hazparne. 30urte. Bi herri pausoz pauso' egitasmoa egin dute aurten, eta han bildutako irudiekin bideoa egin dute. Uztailaren 21ean aurkeztu zuten ikus-entzunezkoa, eta haren kopia bat nahi dutenek elkartearen webgunean eman behar dute izena. Gutxieneko eskari kopurua osatzen bada aterako dituzte kopiak, 10 euroren truke.\