Oporren osteko lehen irteera, igandean Aralarrera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | Aisia | Argazkia
2017-08-28 21:53

Oporren osteko lehen irteera igandean egingo dugu. Egun osoko ibilaldia egingo dugu. Guardetxetik (Aralar) Amezketara joango gara, 16 kilometroko ibilbidea eginez. Ibilbide luzea da, baina ez du aldaparik.

Autobusez joango gara Guardetxera, 08:30ean anbulatorio aurretik abiatuta. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute bidaia, eta bazkide ez direnek sei euro. Hilaren 31, osteguna, izango da izena emateko azken eguna, eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean, www.lagunonakmb.org-n, inskribatu behar da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa