Azpeitia-Hazparne egitasmoari amaiera emateko afaria eta ikus-entzunezkoa, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | Aisia | Lotura
2017-07-19 09:10

'Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoari amaiera emateko afaria eta ikus-entzunezkoa eskainiko ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak ostiralean, uztailak 21a. Sanagustin kulturgunean izango da afaria 20:30ean hasita, eta 22:30ean, berriz, Azpeitia-Hazparne ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da. Bertan, irteeretan bildutako argazki, bideo nahiz elkarrizketak izango dira ikusgai. Afarirako txartelak Sanagustin kulturgunean lortu daitezke, 26 eurotan.

Hemen duzue emanaldiko aurrerapen bideoa.

Gonbidatuta zaudete.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa