Pirinioetara irteera antolatu du Lagun Onak MBk ekainaren 24ko astebururako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | Kirolak | Argazkia
2017-06-14 10:09

Lagun Onak Mendi Bazkunak Pirinioetara irteera egingo du ekainaren 24ko asteburuan federatuta dauden mendizaleei zuzenduta. Txangoan parte hartuko duten lagunak hilaren 24ko 05:00etan irtengo dira anbulatorio aurretik, eta autobusez joango dira Lescuneraino. Handik Lintzara igoko dira, 18 kilometroko ibilaldia eginda. Gaua Lintzako aterpetxean igaroko dute. Igandean, goiz-pasa egingo dute Lintzatik Txamantxoiara.

Izen-ematea zabalik dago, eta izena emateko azken eguna ekainaren 22a izango da. Lagun Onak Mendi Bazkunako bazkideak direnek 60 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, bazkide ez direnek 70 euro eta langabetuek eta ikasleek, berriz, 50 euro.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa