200 lagun inguru eta giro ederra, Lagun Onak MBren ibilaldi neurtuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | Kirolak | Argazki galeria
2017-06-12 12:27

Atzo, ekainak 11, Izarraitz inguruetatik ibilaldi neurtua egin zuten 200 inguru lagunek, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Urtero moduan, bi ibilbide prestatu zituzten atzoko hitzordurako: ibilbide luzea eta ibilbide motza. Luzea 26 kilometroko luzerakoa zen, eta honako ibilbidea egin zuten parte-hartzaileek: Azpeitia-Erlo-Attola-Ondarbaso-Azpeitia. Bide motza, berriz, 16 kilometrotakoa izan zen, eta bertan parte hartu zuten lagunek Azpeitia-Erlo-Zamaleku-Ordarbaso-Azpeitia ibilbidea osatu zuten.

Ibilaldia amaitu ondoren, sabelak betetzeko tartea hartu zuten parte-hartzaileek, eta giro ederrean paella bazkaldu zuten Frontoi Txikian.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa