Ibilaldi neurtua antolatu du Lagun Onak M.B-k hilaren 11rako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko eka. 2a, 16:56
Lagun Onak Mendi Bazkunak ibilaldi neurtua egingo du ekainaren 11n, igandez. Bi ibilbide prestatu dituzte, luzea eta laburra. Luzeak 26 kilometro izango ditu, eta honako hau izango da ibilbidea: Azpeitia-Erlo-Attola-Ondarbaso-Azpeitia. Bide motza, aldiz, 16 kilometrotakoa izango da :Azpeitia-Erlo-Zamaleku-Ordarbaso-Azpeitia. \ \ Ibilbide luzea egin nahi dutenek 07:00etan ekingo diote ibiltzeari. Laburra egingo duten lagunek, berriz, 08:00etan izango dute hitzordua. \ \ Izen-ematea kirolprobak.com atarian edo Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan egin daiteke. Elkarteko \ bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek 15 euro. Ibilaldiaren amaieran, parte hartzaileei opari bat banatuko zaiela aurreratu dute antolatzaileek. \ \ Data gerturatu ahala xehetasun gehiago emango ditu Lagun Onak M.Bk.