Xoxoteko Eguna ospatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko mai. 28a, 20:54

Gaur, maiatzak 28, Xoxoteko Eguna ospatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, dozenaka herritarrekin batera. Goizean eman diote hasiera gaurko prestatuta zuten egitarauari, goiz eresiarekin. Plazan zuziriak bota ondoren Xoxotera igo dira. Bertaratu diren herritarrek salda dastatu dute, eta gero gaztetxoei dominak banatu dizkiote. Hildako mendizaleei lore eskaintza ere egin diete, eta meza ere egon da. Egun guztian zehar erromeria doinuak alaitu dute giroa Xoxoten, txistulariekin eta Aterpeko taldearekin. Honakoak Lagun Onakek gaur atera dituen argazkiak dira. Argazki bilduma osorik, hemen.

Xoxoteko Eguna ospatuta amaitu da Lagun Onak M.B-k antolatutako 2017ko Mendi Astea.