Hilaren 29rako iragarritako Eibar-Ondarroa ibilaldia, atzeratuta

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko api. 24a, 10:09
Datorren zapatuan, apirilaren 29an, Eibar-Ondarroa ibilaldia egitekoak ziren Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, baina data atzeratzea erabaki dute; izan ere, egun horretan Eskola Kirolean mendira joateko hitzordua dute herriko gaztetxoek. \ \ Ikasleentzat bi ibilaldi prestatu ditu Lagun Onak M.B-k zapaturako. Benjaminentzat OƱatz magaletik Loiolara txangoa antolatu dute. Alebinentzat, berriz, Xoxote magalera irteera prestatu dute.\ \ Nahi duten herritarrek har dezakete parte ibilaldi horietan, gaztetxoekin batera. 10:00etan jarri dute hitzordua, Benjaminak Urola Ikastetxean eta alebinek Betherramen.