Tolosa-Uzturre-Irura ibilaldia eta sagardotegian bazkaria antolatu ditu Lagun Onak MBk hilaren 11rako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko mar. 2a, 16:26
Helduentzako egun osorako irteera prestatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak martxoaren 11rako, zapatua. Tolosa-Uzturre-Irura mendi ibilaldia osatu ondoren, sagardotegian bazkalduko dute mendizaleek.\ \ Martxoaren 11n, 08:00etan abiatuko dira mendizaleak, anbulatorio aurretik. Azpeititik autobusez Tolosara joan eta han, Izaskundik zehar Uzturreko tontorra egingo dute. Tontorretik Irurara jaitsiko dira (12 Km) . Ondoren, Astigarragako Oiarbide sagardotegian egingo dute bazkaria, eta arratsaldean herrirako buelta autobusez.\ \ Izen-ematea: martxoak 9 baino lehen, mendizaletako tabernan, edo www.lagunonakmb.org webgunean.\ \ Ordaina: bazkideentzat 4 euro, bazkide ez direnentzat 6 euro, eta ikasle eta langabetuentzat 3 euro.\ \ **Sagardotegiko bazkaria bertan ordainduko da.