Azpeitia-Azkoitia-Azpeitia ibilaldia antolatu du Lagun Onak M.B-k iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko urt. 24a, 10:56
Lagun Onak Mendi Bazkunak Azpeitia-Azkoitia-Azpeitia ibilaldia antolatu du datorren iganderako, hilaren 29rako. 10:00etan emango diote hasiera txangoari, Azpeitiko plazatik. Urreta igo ondoren, Izarraitz barrenetik zehar Azkoitira iritsiko dira, eta handik Azpeitira itzuliko dira Urola trenaren bidea zenetik. \ \ Otsailean, berriz, ipar eskia egingo dute lintzan. Horren inguruko informazio gehiago, honako loturan:\ http://www.lagunonakmb.org/eu/berriak/290-ipar-eskia-lintzan