Urte zaharra amaitzeko eta berria hasteko bi irteera egingo ditu Lagun Onak MBk

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko abe. 26a, 13:51
Azken urteetan bezala, urtea amaitzeko eta berria hasteko bi irteera antolatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak:\ \ - Otzaurte-Aizkorri-Urbia-Arantzazu\ \ (Abenduak 31, helduentzako goiz ibilaldia)\ \ · Irteera: Goizeko 7etan, anbulatorio aurretik.\ \ · Ibilaldia: Azpeititik autobusez Otzaurtera, gero oinez Aizkorrira, handik Urbiara jaitsi eta Arantzazura .\ \ . Nahi duenak Aizkorrira igo gabe Urbiara joateko aukera izango du\ \ · 14:00etan izango da Arantzazun bueltako autobusa Azpeitira.\ \ · Ordaina: 4 euro bazkideek, 6 euro gainontzekoek. Ikasle eta langabetuek, 3 euro.\ \ Izen emateko epea: azken eguna abenduaren 28a. Izena mendizaleen elkartean (tabernan) eman behar da, edo www.lagunonakmb.org webgunean.\ \ - ERLO\ \ (Urtarrilak 1)\ \ Irteera: goizeko 9etan, plaza Nagusian.\ \ Euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako da 11:00etan tontorrean. Turroia eta txanpaina ez dira faltako bertan.