Lizarraga-Baiza-Bakaiku ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko aza. 15a, 10:36
Datorren zapaturako, azaroaren 19rako, Lizarraga-Baiza-Bakaiku irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak helduentzat. \ \ 08:00etan abiatuko dira Lizarragara autobusean. Ondoren, Urbasa gainera igoko dira, gero galtzada zaharra erabiliz Bakaikura jeisteko. 14 kilometroko ibilaldia izango da.\ \ Ibilaldira joateko izen-ematea azaroaren 17an amaituko da. Izena emateko bi aukera daude: Lagun Onak M.B-ren tabernan, edo www.lagunonakmb.org webgunean. Bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek 6 euro. Ikasle eta langabetuek, aldiz, 3 euro.