Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzat goiz pasa antolatu du iganderako, urriaren 16rako. Donostiatik Pasaiara egingo dute ibilaldia. \
\
Goizeko 09:00etan abiatuko dira Donostiara, Azpeitiko anbulatorio aurretik. Ondoren, Donostiatik Pasaiara joango dira, eta 13:00ak aldera itzulerako autobusa hartuko dute han. \
\
Gaur, osteguna, da autobuserako izena emateko azken eguna. Bazkideak bi euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 4 euro. Izen-ematea Lagun Onak M.Bren tabernan edo webgunean egin behar da.\
\
Eguraldiaren arabera ibilaldia alda daitekeela jakinarazi du Lagun Onak M.Bk.