Ostegunean amaituko da Lagran-Cruz del Castillo-Guardia ibilaldira joateko izen-emate epea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko urr. 11a, 13:21

Lagun Onak Mendi Bazkunak Lagran-Cruz del Castillo-Guardia irteera antolatu du zapaturako, urriaren 15erako, eta ibilaldira joateko izen-ematea ostegunean, hilaren 13an, amaituko da. Lagun Onak M.B-ren tabernan, lagunonakmb@hotmail.com helbidera idatzita, edowww.lagunonakmb.org webgunean eman daiteke izena. 

Bazkideak 6 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta ikasle eta Langabetuek 4 euro. Bazkide ez direnek, aldiz, 10 euro. Upategiko bisita eta bazkaria bertan ordaindu beharko da. 

Hilaren 15ean, zapatua, 07:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Handik, Lagranera joango dira autobusez. Ondoren, Cruz del Castillo igoko dute, eta Guardari jaitsiko dira gero. 14 km inguruko ibilaldia izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Sabelak betetzeko, Villabuenako Arabarte upategira joango dira bazkaltzera. Herrian egonalditxo bat egin eta 17:00ak aldera Azpeitira itzuliko dira.