Valderejora ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko ira. 28a, 11:14

Autobuserako izena emateko azken eguna bihar, irailak 29, izango da. 

Helduentzat Valderejora (Araba) irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako, urriaren 1erako. Egun osoko ibilaldia izango da, eta Valderejoko Parke Naturalari itzulia emango diote.

Zapatuan 07:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta 19:00etarako Azpeitira itzultzea aurreikusten dute antolatzaileek. 6 ordu inguruko irteera izango da.

Autobuserako izena emateko azken eguna irailaren 29a, osteguna, da. Lagun Onak M.B-ren egoitzan edo webgunean eman daiteke izena. Bazkideek izen-ematea 4 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 6 euro. Ikasleek eta langabetuek, aldiz, 3 euro ordaindu beharko dute.