Gazteentzako eskalada eta orientazio ikastaroa izango da uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko eka. 13a, 10:13
Lagun Onak MBk, Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean, bigarren urtez gazteei zuzenduriko udako ikastaroa antolatu du, Uztailean izango da, 18tik 22ra. \ \ Helburua gazteek mendian lagungarri diren hainbat baliabideren ezagutza jasotzea eta erabileran trebatzea izango da. \ \ Arloak: \ \ Bi arlo jorratuko dira aurtengoan ere ikastaroetan: \ \ - Eskalada: Mendi eskaladan lagungarri diren hainbat segurtasun material eta tekniken berri emango da, eta horien erabilera praktikoa egin ahal izango da ikastaroan. \ - Orientazioa: Mendiko zeharkaldietan erabili ohi diren orientazio materialak azalduko dira bertan. Besteak beste, GPS-a ezagutzeko eta erabiltzeko aukera ere izango da. Orientazioari dagokione,z arlo praktikoa landuko da batik bat. \ \ Irakasleak: \ \ Gipuzkoako Mendi Federazioan formazioan ibilbide luzea duten bi irakaslek zuzenduko dituzte ikastaro horiek. Jaime Eguzkiza izango da orientazio arloa landuko duena eta IƱaki Arakistain arituko da eskaladan. \ \ Egutegia eta ordutegia: \ \ Uztailaren 18tik 22ra, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era izango da ikastaroa. \ \ Lekua: \ \ Lagun Onak MBk Azpeitiko Done Jakue kalean (parke berriaren aurrean) duen egoitza izango da ikastaroen abiapuntua. Arlo praktikoetarako Azpeitiko kiroldegiko rokodromoa erabiliko da, eta inguruko mendiak ere bai. \ \ Ikasleen adin tartea: \ \ Ikastaroak 10 eta 16 urte arteko gazteentzat prestatu dira hasiera batean, nahiz eta adin tarte horretatik kanpo egon daitezkeen gazteen parte-hartzea ere aztertuko den, interesaturik egongo balitz. \ \ Prezioak: \ \ Ikastaroaren ordaina 30 eurokoa izango da ikasleko. \ \ Izen-ematea: \ \ Izena emateko Lagun Onak MBren ohiko webgunea (http://www.lagunonakmb.org/eu/) erabili ahal izango da. Ekainaren 25ean amaituko da epea. Plaza mugatuak izanik, izena emandako hurrenkeran joango dira betetzen. \ \ Edozein argibidetarako: \ \ Telefonoak: 943025893 edo 689898493; helbide elektronikoa: lagunonakmb@hotmail.com.