Aizkorrira eta Erlora irteerak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2015ko abe. 22a, 16:35
Lagun Onak MB elkarteak urtea bukatu eta hasi mendian egingo ditu. Bi irteera antolatu ditu, ohi bezala: abenduaren 31n Aizkorrira eta urtarrilaren 1ean Erlora. \ \ - Otzaurte-Aizkorri-Urbia-Arantzazu (abenduak 31, helduen goiz ibilaldia) \ · Irteera: Goizeko 7etan, anbulatorio aurretik. \ · Ibilaldia: Azpeititik autobusez Otzaurtera, gero oinez Aizkorrira, bertatik Urbiara jaitsi eta Arantzazura. \ . Nahi duenak, Aizkorrira igo gabe Urbiara joateko aukera izango du. \ · 14:00etan izango da Arantzazun Azpeitira itzultzeko hitzordua. \ · Ordaina: 4 euro bazkideentzat, 6 euro gainontzekoentzat. Ikasle eta langabetuentzat, berriz, 3 euro. \ · Izena emateko epea: azken eguna abenduaren 26a, larunbata, izango da. Izena mendizaleen elkartean (tabernan) eman behar da, edo www.lagunonakmb.org webgunean. \ \ - Erlo \ · Eguna: urtarrilak 1. \ · Irteera: goizeko 9etan, plaza Nagusitik. \ · Euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako da 11:00etan, tontorrean. \ · Turroia eta txanpaina izango dira bertan.