Martxoaren 8an egingo da Azpeitian Eskualdeko Gaztetxoen Ibilaldi Neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2015ko mar. 3a, 15:07
Martxoaren 8an izango dugu Eskualdeko Gaztetxoen Ibilaldi Neurtua.\ \ Eskolarteko XVIII. Mendi lehiaketa izango da.\ \ A r a u t e g i a:\ \ Ibilaldiak 2015eko Martxoaren 8an izango dira Irun, Hernani, Azpeitia, Arrasate eta Ataunen, irteera goizeko 08:30etik 09:00etara bitartean izango delarik, eta erantsitako krokis/mapan zehazten den ibilaldiaren arabera.\ \ Irteera lekuak, ibilaldi bakoitzean, ondorengo hauexek izango dira:\ \ ยป Azpeitia: Perez Arregi plaza.\ \ - Harrera: ibiltariek, hasteko, beren parte-hartzea baieztatu beharko dute harrera mahaietan. Ikastetxeko ordezkari bakarrak baieztatuko du denen izenean.\ \ - Ikastetxe bateko partaideak taldeka eta bereiztuta bertaratzen baldin badira, denak elkartu arte itxaron beharko dute eta behin baieztatuko dute parte-hartzea.\ \ - Ibilaldi bakoitzean, badira luzera desberdineko bi ibilbide partaideen aukeran. Iraupenak, hamaiketakoa barne, gutxi gorabehera hauexek izango dira: 2,30 ordu motzarena eta 3,30 ordu luzearena.\ \ - Ibilaldian parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek, Eskola Kirolean izen-emanda egon edo ez.\ \ - Parte hartu ahal izateko, derrigorrez bidali behar da izen-emateko buletina edo datuak martxoaren 6a baino lehen aukeratutako ibilaldiaren elkarte antolatzailera. EZ BIDALI FEDERAZIORA.\ \ - Ibilaldia patruilen sistema bitartez egingo da. Gutxienez 3 eta gehienez 5 mendizalez osaturik egongo dira.\ \ - Patruila guztiek kontrol txartel bana eramango dute, erakutsi beharko dena.\ \ - Aipatutako txartela patruilako kide batek eramango du; hau da, ez dute eramango partaideen laguntzaile nagusiek. Eska itzazue txartelak aldez aurretik eta beteta eraman ibilaldira. Fotokopiatu daitezke.\ \ - Ibilaldi guztia egin eta kontrol puntu guztiak pasatzen dituzten patruilak klasifikatuak konsideratuko dira.\ \ - Patruilako kide guztiak elkarturik joango dira kontrol bakoitzetik pasatzean. Halaber, ikastetxe bakoitzeko patruilak elkartuta joango dira. Ikastetxe bakoitzeko nagusi bat edo gehiago joango dira bere ardurapean dauden neska-mutil guztiekin batera.\ \ - Ibilaldi neurtua izanda, lasterketetan ez bezala, partaideek lortu beharko duten helburua erregulartasuna izango da eta ez bizkortasuna. Jarritako denbora muga baino lehen iristen diren partaideak sailkapenetik kanpo geldituko dira.\ \ - Sorospen zerbitzua izango da ibilaldian.\ \ - Nork bere hamaiketakoa eraman beharko du (jana eta edana). Hori dela eta, ezinbestekoa da eskola-umeek motxila bana eramatea, nork berea.\ \ - Bidean zehar jarritako seinaleak errespetatu behar dira. Seinalizazioa aldatzen duten patruilak sailkapenetik kanpo geldituko dira.\ \ - Partaideek sortzen duten zaborra beren motxilan jaso edo antolatzaileek jarritako ontzi edo poltsetan utzi beharko dute.\ \ - Antolatzaileek, arautegi honetan aurreikusi gabeko edozein arazo konpontzeko eskubidea gordetzen dute.\ \ - Joan-etorria: Ibilgailu partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoak, trafikoarenak, aparkalekukoak, CO2 igorpenak, eta abar.\ \ Ibilbideak:\ \ Ibilaldia nondik nora izango den datorren mapan ikusi dezakezue: Perez arregi Plazan irten eta bidegorriari jarraituz Amuko Zubitik aurrera Garmendipe futbol zelaietara. Aurrera jarraituz Arria baserrira. Bertatik Usanditza baserrira igo eta Urruzunoraino jarraitu. Bertan hamaiketakoa egingo da. Beheraka, ibilaldi motzekoak Iturbidetik Loiolako tren geltokira jaitsiko dira; ibilaldi luzekoak, berriz, Sistiaga errekara daraman bidera jaitsi eta bertatik Sokin baserrira igo. Behin Sokinen, Loiola aldera jaitsiko dira Anai Garate jaio zen etxera. Ondoren, Igarako errota aurretik pasatu eta Loiolako tren geltokira.\ \ Bi ibilbideak bidegorrian zehar eta Ingurugiro Etxetik pasatuz berriro Garmendipeko futbol zelaietara iritsiko dira. Helmuga puntura kaletik: Harzubia eta Zelai Luzetik barrena eta Enparan Dorretxe aurretik pasatuaz.\ \ Ibilaldi motza 6 km. ingurukoa da eta luzea, berriz, 8,5 km ingurukoa.