Mendi Astea izango da abenduaren 15etik 19ra

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2014ko abe. 10a, 11:21
Hainbat ekitaldi izango da abenduaren 15etik 19ra bitartean izango dugun 2014ko Mendi Astean.\ \ Abenduaren 15ean, astelehena, Kepa Eskribano izango da gurean Groelandiari buruzko emanaldia eskaintzen. 21:00etan izango da, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.\ \ Abenduaren 16an, asteartea, Joxe Luis Eizagirrek 'Lenin, Benan gogoan' espedizioaren berri emango digu, 21:00etatik aurrera, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.\ \ Abenduaren 17an, asteazkena, 'The art of flight' ikusi ahal izango da Soreasu antzokian, 21:30ean hasiko da, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da.\ \ Abenduaren 18an, osteguna, Lagun Onak Mendi Bazkunaren argazkiak ikusi ahal izango dira, bazkunaren egoitzan bertan, 21:00etatik aurrera.\ \ Asteari bukaera emateko batzar nagusia egingo dugu ostiralean, 19:00etan hasita, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan. Bertan hainbat gai landuko ditugu:\ \ 1. 2014ko ekintzen balorazioa.\ 2. 2015eko ekintzen aurkezpena.\ 3. Xoxoteko aterpeari buruzko xehetasunak.\ 4. Elkarteari eta batzordeari buruzko xehetasunak.\ 5. 2014ko diru kontuak.\ 6. 2015eko aurrekontuen onarpena.\ 7. Galdera-erantzunak.\ \ Gonbidatuta zaudete guztiok!