Moncayora irteera antolatu du Lagun Onakek astebururako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2014ko uzt. 14a, 21:46
Moncayora joango dira Lagun Onak Mendi Bazkunako mendizaleak asteburuan. Larunbatean irten eta igandean itzuliko dira, eta hainbat ibilaldi egingo dute Aragoiko mendietan. \ \ Larunbatean, uztailaren 19an, Moncayoko santutegian hasi eta Moncayoko tontorrera (2.314 metro) igoko dira. Ondoren, Alcala de Moncayoko (Zaragoza) zeharkaldia egingo dute, eta eguna amaitzeko herriko albergean afalduko dute. Gaua albergean igaro ondoren, igandean, pare bat orduko ibilaldia egingo dute Moranako sakanean. Bazkaria, berriz, Borja herriko elkarte batean egingo dute. Bazkalostean, Azpeitira itzuliko dira. \ \ Ibilaldian izena eman nahi duenak mendizaleen tabernan edo lagunonak@euskalnet.net helbidean egin beharko du inskripzioa, uztailaren 17a, osteguna, baino lehen. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute, eta ikasle edo langabetuek, aldiz, 40 euro. Gainontzekoek, 70 euro ordaindu beharko dute. Behin hori ordainduta, aterpetxeko egonaldia eta gosaria izango dituzte izena ematen dutenek; Borjako bazkaria, berriz, bertan ordaindu beharko dute. \ \ Albergerako izara edo lo zakua eraman behar da.\ \ Informazio gehiago: http://www.lagunonakmb.org/Berriaikusi.asp?id=332