Arrikrutzeko kobazulora irteera egingo du Lagun Onak MBk igandean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2014ko urt. 23a, 19:36

Bisita egiterakoan bi aukera izango dira: arrunta eta espeleologia pixkat egitea barne duena. Izena emateko epea gaur, osteguna, bukatuko da. Espeleologiarako aukera egiten dutenei izena ematerakoan zehaztea eskatzen zaie, taldea antolatu behar baita.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Oñatin dagoen Arrikrutzeko kobazulora irteera egingo du igandean, urtarrilak 26. Egun osoko ibilaldia izango da.

Irteera: 09:00etan, Azpeitiko enparantzatik.

Egitaraua:

  • Autobusez joango gara Aratzera, bertako Arrikrutzeko kobazuloetara. Berauek bisitatzeko bi aukera dauzkagu:
    - Bisita arrunta, 6 Euro, ordubete.
    - Espeleologia apur bat: 12 euro, 2 ordu.
  • Ondoren, Orkatzategi mendi aldera abiatuko gara, bidean Haitzulo izeneko parajea bisitatuz.
  • Arratsaldean, Lizarrustiko parketxetik 17:00 aldera abiatuko gara Azpeiti aldera.

Izen ematea: Izena mendi elkartean (tabernan) edo internetez, azken eguna urtarrilaren 23a izango da. Izena ematean mesedez espeleologíarako direnak adierazi, taldea antolatu behar baita.
Bazkideek 4 euro eta besteek 6 euro.

Oharra: Eguraldiaren arabera ibilaldia eta kobazulorako bisita alda daiteke (euri askorekin ezin da espeleologia egin).