Itsasutik Ainhoarako ibilaldia antolatu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2013ko ira. 9a, 22:34
Irailaren 14rako, zapatua, helduen egun guztiko ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Zapatuan, 08:00etan aterako da autobusa plazatik, eta Itsasura joango dira. Behin Itsasura iritsita, Amondarrain igo eta Ainhoan bukatuko dute txangoa.\ \ Izena emateko azken eguna irailaren 12a, osteguna, izango da. Izena Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo bazkunaren webgunean eman behar da. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek sei euro.\ \ Informazio gehiago klikatu hemen:\ http://www.lagunonakmb.org/Berriaikusi.asp?id=294