Arrakastatsua Santa Engrazira antolatutako ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2013ko api. 22a, 21:49
09:00etan 100 lagun bildu ginen Azpeitiko plazan. Horietatik hiru lagunek soilik zuten eginda Santa Engrazirainoko ibilbidea oinez. Horiek Arauntza tontorrera igo aurrena eta Sañutik igaroaz iritsi ziren Santa Engraziko bentaraino.\ \ Gainontzekoak, 60 gaztetxo eta 40 bat heldu, Zestoaraino autobuses joan ziren. Bertan Zestoako Agiro Mendi Elkarteko beste 40 lagunekin bat egin eta Santa Engrazirainoko bideari ekin zioten, Akua bailaratik galtzada zaharrean gora ermita aurretik igaroaz. Pare bat ordu inguruan denak Santa Engraziko benta aurrean ziren Lagun Onak M.B-ko sukaldari taldeak prestatutako salda beroa dastatzeko.\ \ Benta aurrean oinez etorritakoez gain auzotarrak eta gainontzeko jende asko batu zen; baita trikitilari gazteak ere. Salda dastatu ostean, gehientsuenak, Santa Engraziko ermitara igo ziren. Ermita ikusi eta argazkiak atera ondoren berriro benta aurrera jaitsi ziren.\ \ Ordurako gaztetxoenak urduri jartzen hasita zeuden, itxulapikoa apurtzeko ordua iristen ari zelako, eta ume asko eta asko zelako bertan… Gehientsuenek bana apurtzeko aukera izan zuten, behintzat eta opari bezala goxoki eta xox batzuk eskuratzeko parada ere bai. Dena garbi utzi eta Aizarnara abiatzeko garaia iritsi zen.\ \ 45 minutu inguruan iritsi ziren Aizarnako pilotalekura ibilaldiko partaideak eta ordurako sukaldari taldeak paella ederra zuen prest. Postrean gazta eta menbrilloa eta aukeran kafe konpletoa ere bazen.\ \ Bazkalondoan denetik egiteko aukera eta denbora egon zen: futbol partida (Zestuarrak Azpeitiarren aurka), pilota partidak, lokotx biltketa...\ \ 18:00ak aldean, berriro autobusa hartu eta herrira itzuli ziren. Egun ederra izan zen, eta eguraldi bikainarekin igarota etxeratu ziren gazte eta nagusiak.\ \ Argazkiak gehiago:https://plus.google.com/photos/106128492687517371373/albums/5869755647431174065